BIRUS
Ez ahal zaizue inoiz birus bat sartu ordenagailuan? Zer da birus bat? Birus mota guztiak berdinak ahal dira? Nire bizitzan zehar, ordenagailua erabili dudan momentu batzuetan nire ordenagailuak birus bat dela eta matxuratu egin da. Hori dela eta hurrengo post honetan, gure gailuak kutsatzen duten Malware birus motei buruz edota interneten aurkitu ahal ditugun mehatxuei buruz azalpen batzuk utziko dizkizuet . Hasteko, Malware hitza definituko dut, horretarako, Interneten erabilera egokia ordenagailuan liburu elektronikoaz (2014) baliatu naiz. Malware (ingelesesko malicious)software kontzeptutik dator. Birus honek erabiltzailearen ordenagailuan bahimenik gabe sartu eta kalteak egiten dituen software mota bat da. Horretarako, programak sistema eragileetako kode-erroreak erabiltzen ditu. Bestalde, hauek dira malware mota nagusiak: a. Birusak: Birus normalak bezala ordenagailuaren sistema erasotzen du eta hainbat eratara ager daiteke, hain zuzen ere