BIRUS
Ez ahal zaizue inoiz birus bat sartu ordenagailuan? Zer da birus bat? Birus mota
guztiak berdinak ahal dira? Nire
bizitzan zehar, ordenagailua erabili dudan momentu batzuetan nire ordenagailuak
birus bat dela eta matxuratu egin da. Hori dela eta hurrengo post honetan, gure
gailuak kutsatzen duten Malware birus
motei buruz edota interneten aurkitu ahal ditugun mehatxuei buruz azalpen
batzuk utziko dizkizuet .
Hasteko,
Malware hitza definituko dut, horretarako, Interneten erabilera egokia
ordenagailuan liburu elektronikoaz (2014) baliatu naiz. Malware (ingelesesko malicious)software
kontzeptutik dator. Birus honek erabiltzailearen ordenagailuan bahimenik gabe sartu
eta kalteak egiten dituen software mota bat da. Horretarako, programak sistema
eragileetako kode-erroreak erabiltzen ditu.
Bestalde,
hauek dira malware mota nagusiak:
a.
Birusak:
Birus normalak bezala
ordenagailuaren sistema erasotzen du eta hainbat eratara ager daiteke, hain
zuzen ere, suntsitzaile, txantxa eta harrak. Suntsitsaileak fitxategiak ezabatzetik
hasi eta disko gogorra ezabatzera edo Sistema Eragilea blokeatzera heltzen da.
Txantxa, berriz, mezu edo marrazki baten bitartez heldu eta pantailan mugituz,
soinuren bat eginez eta abar direnak dira. Azkenik, harrak, bere buruaren
kopiak eginez eta internet eroale bezala erabiliz beste ordenagailuei edo posta
elektronikoak bidaltzen dituen programa bat da.
b.
Troiako zaldia:
Troiako zaldiak, kaltegarriak ez diren dokumentuak bezala agertzen
dira, ordea, dokumentuetan, ezkutuan sartzen diren programak dira. Programa hauen
xede nagusia, ekipotik kanpo dauden pertsonak, erabiltzailearen ekipora sartzea eta barruan exkutatu ondoren
hondamendiak eragitea da.
c. Spyware:
Programa
honen bitartez, egiten duzun guztia
ikusi eta gainera eskuratutako informazioa zabaldu egiten du. Esate baterako, kamera izatekotan egiten duzuna grabatu egiten du, horregatik, ordenagailuan kamera izatekotan, eztaltzea nire aholkua izango litzateke.
d. Rogueware:
Antibirus
faltsua da, honek, zure ordenagailuan birus bat aurkitu duela esaten dizu eta
ordenagailua babesteko dirua ordaintzea eskatzen dizu. Dirua lortzen ez badu,
ordenagailua benetan matxuratu egiten da.
Hau irakurri
ondoren konturatzen naiz zenbat biderrez
horrelako birusen bat sartu zaidala. Hori dela eta, kontuz ibili behar gara
sarean nabigatzen dugun bakoitzean, ez dakigulako zer momentutan sartu ahal
zaigun mota horretako malware bat. Ordenagailuaren
babesa aseguratzeko, teknikari batenganan jo ahal duzu.
NIRE SYMBALOO: ITSASNE LAMIKIZ
NIRE SYMBALOO: ITSASNE LAMIKIZ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina