CIBERBULLYING
Denok dakigu zer den bullyinga, ordea, ba ahal
dakigu ciberbullyinga zer den?
Hasteko, bullyinga zer den azalduko dut. Bullyinga eraso edo jazarpen fisikoa baita psikologikoa ere da. Eraso mota
hau ikasleen artean ematen da, edade tarte berdinak eta adinez txikiak
diren haurretan, hain zuzen ere.
Ciberbullyinga, ostera, aparatu edo baliabide teknologikoak erabiliz
(Interneta, mugikorra, ordenagailua, sare sozialak edo
online jolasten diren jokoak, besteak beste.) pertsona batek beste bati
ematen dion jazarpena eta erasoei esaten zaio. Normalean, ciberbullyinga adin
berdineko pertsonen artean ematen da, bullying kasuen bezala, adin txikikoetan ematen da. Alabaina, adin
desberdinekoak izatekotan edo helduak inplikatuak baldin badaude, beste mota desberdin bateko ciber jazarpena
izango litzateke, adibidez: grooming.
Ciberbullyiga egoten direnean, mehatxua,
irainak, umiliazioak, izaera edo
identitate lapurreta tartean egoten dira (Interneta eta zerbitzuak, 2014). Hau
da, erasotzaileak biktimaren argazkiak, bideoak edo datuak lapurtu eta ekintza
batzuk egiten ditu. Esate baterako, argazkiak manipulatu eta ondoren zabaldu edo biktimaren izenean sarera igotzen ditu.
Bestalde,
bere izenean bere gustuak eta datuak ematen ditu. Alabaina, iruzkinak eta
komentarioak usten ditu, normalean, haren biktimak egingo ez zuena. Gainera, honi nortasun ordezkapena deitu ahal
diogu, hau da, pertsona baten datuak hartuz profilak edo web orriak sortu eta
haren bitartez biktima barregarri utzi.
Arazoa larria izanen gain, nire ustez, arazo
larriena, biktimak bere erasotzailea nor den ez dakiela da. Kasu, egiten diren
jarduera guztiak anonimatoan egiten dira, beraz, erasotzailea nor den ezagutzea
egoera latza da. Horregatik, ciberbullyinga edota beste mota bateko jazarpena
jasotzerakoan, segituan heldu bateri
kontatu eta egoera salatu egin behar da lehen bailen. Bestalde, irainei ez
erantzun.
NIRE SYMBALOO/ PLE: ITSASNE LAMIKIZ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina