Flipped Classroom
Hurrengo bideo honetan
Flipped Classroom metodologiari buruz zer esaten duten ikusiko dugu.
Sylvana Valdivia,
Instituto de Docencia Unibersitariako irakaslearen aburuz, Flipped Classroom edo
Flipped learning ikuspuntu pedadogiko bat dela esaten du. Pedagogia honetan klaseko denbora gehiago
aprobetxatzen da. Normalean, irakasleek edukiak klase orduetan
azaltzen dituzte, geroago, ikasleei etxeko lanak bidaltzeko.
Ordea, ikuspuntu edo metodologia honen
bitartez, irakasleek edukiak bideo edo
podcast baten bitartez zabaltzen dituzte
euren ikasleek etxeetan eduki horiek baliatuz ikas ditzaten. Ondoren, klaseko
denboran, jarduera edo ekintzak prestatu eta ikasleek, bertan, etxeko lanak
egiten dituzte eta dudak izatekotan, irakasleek lagundu egiten die. Honekin,
ikasleak euren ikaskuntzaren agente aktiboak izatea ahalbidetzen da.
Bestalde, Flipped
learning praktikan jartzeko 6 egoera aintzat hartu behar dugu:
1.
Planifikatu: Landu nahi ditugun gaiak edo gai kopuruak
baita ikasleak egingo dituzten ariketak ere aukeratu egiten dira.
2.
Sortu:
Audio (podcast) edo bideo bat sortu egiten da. Bideo edo audio horietan landu
nahi diren edukiak irakasleak azalduta agertzen dira. Halaber, baliteke bideo horiek
beste irakasle batek sortu izanak,
baina, gu irakasle bezala, nahi ditugun bideoak erabili ahal ditugu ikasleak
hortik etxean ikas ditzaten.
3.
Proposatu:
Hots, aukeratutako bideoa ikasleetara egokituta egon behar da. Gainera,
motibazioa bultzatzen dituzten edukiak landu behar dira, klaseko ordua etorri
baino lehen ikasleak informazioa ikas ditzaten.
4.
Zabaldu:
Irakasleek, bideoa zabaltzeko baliabide desberdinak erabiliko ditu, esate
baterako, plataforma baten bidez edota sare sozialen bitartez.
5.
Planifikatutakoa
aurrera eraman: Klaseko orduetan jarduera edo ekintza esanguratsuak bultzatzea,
adibidez, debateak.
6.
Klasea
ebaluatu: Azkenik, ikasleen gogoetak biltzean datza seigarren egoera hau.
Egia da, Lage Platt eta Triglean sortu zuten Flipped
Classroom, metodologia interesgarria dela. Nire aburuz, berriz, Flipped
Classroom ikuspegi pedagogiko hau aurrera eramateko hainbat arazo egon
daitezke, besteak beste, eten digitala. Nahiz eta ia munduko pertsona guztiak
sarea eta aparatu elektronikoak izan, mundu guztiak ez du baliabide hauek
izateko zorte berdina. Alabaina, aldagai
desberdinak kontuan izanda, ekonomia, kultura, bizitza etab, aparatu eta sarea
aldi berean dituzten pertsonek ez dira berdinak eta horrek, nolabaiteko
bazterketa soziala ekarri ditzake. Hori dela eta, Flipped learning ondo
egoteko, ikasle guztiek baliabideak izan beharko lituzkete. Bestalde, aparatuak
edo sarea izan arren, denek ez dakite ongi erabiltzen.
NIRE SYMBALOO/ PLEE: Itsasne Lamikiz
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina