IDENTITATE ETA AZTARNA DIGITALA
Identitate digitala eta aztarna digitala antzekoak diren bi kontzeptu bezala ulertu egin dira, ordea, ez dira berdinak.
.
Identitate digitala norberaren identitate birtuala da. Hots, zure bizitzan definitzen zaituen identitate edo ezaugarriak interneten izatean datza. Gainera, identitate hau denbora osoan eratu egiten da hainbat arrazoiengatik, esate baterako, interneten partekatzen duzun informazioa (zure gustuak, iritziak, iradokizunak, argazkiak, datu personalak) eta besteek zure buruz partekatzen duten informazioaz osatuta dago eta bien batuketa, gizabanakoaren identitate digitala sortzen du, batzuetan errealitatea baino informazio gehiago ematen duena.
Identitate digitalarekin kontuz ibili behar da, edonork zure datuak eskuragarri izan ahal dituelako internetaren bidez, alabaina, zure aurka erabiltzeko modu asko aurki dezake eta norberaren kalterako argitalpenak eginez edo identitaea ordezkatuz. Horregatik, garrantzitsua da kontuz ibiltzea interneten eta modu etiko eta leial batean sarea erabiltzea, Netiquette-ren bidez. Azken hau, interneten ongi portatzeko arau multzo da, hain zuzen ere, kode bat.
Ildo honetatik jarraituz, aztarna digitala zer den azalduko dut. Aztarna digitala, internet erabiltzen dugun bakoitzean usten dugun arrastoa da, datu pertsoanalak baino haratago joaten dena, hain zuzen ere, zure portaera ere azaltzen duelako. Esate baterako, plataforma bat erabiltzen badugu, erregistratuta geratzen da egindako mugimendu guztiak.
Halaber, arazo larriak existitzen dira, hala nola, sexting, grooming eta cyberbullying.
Sextingari dagokionez, sarea erabilita mugikorren edo gailuen bitartez eduki erotiko eta pornografikoak bidaltzean datza. Cyberbullyinga, ordea, ziber-jazarpena bat da, hots, teknologia berrien edo baliabide informatikoen laguntzaz egindako jazarpena. Azkenik, Grooming adin txikiko haurren konfidantza lortzean datza, ondoren atsegin sexuala lortzeko.
Bukatzeko, aipatu beharra dago identitate digitalarekin kontuz ibili behar garela, horretarako, sarean jarraibide batzuk jarraitu beharko genituzkeen. Kasu, errespetuz, leialtasunez, kritikotasunez, pasabide sendoekin, eta pribautasunez jardun behar dugu.
NIRE SYMBALOO/ PLE: ITSASNE LAMIKIZ
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina