DOODLE
Espazio honetan, orain dela gutxi erabilgarria iruditu zaidan programa bati buruz hitz egingo dizuet. Programa hau Doodle izena du eta nire unibertsitateko irakasleak ezagutzera eman zigun etorkizun batean gurasoekin batzartzeko erabilgarri eta erabili ahal dugun programa bat delako. Hurrengo lerroetan Doodleari buruzko informazioa eskeiniko dizuet.
Lehenik eta behin Doodle dohainekoa den interneteko tresna bat dela jakin behar dugu. Hemen, inkestak eta ekitaldiak organizatu ahal ditugu eta tresna hau sarearen bitartez kudeatu egin daiteke eta beste leku batzuetan bizi diren pertsonekin ados jartzeko balio du.Beraz, tresna honi esker softwaretatik eta erresgistrorik gabe modu askean ekintza koordinatzen laguntzeko baliabidea da.Alde batetik, Doodlea kasu desberdin anitzetan erabili daitekela esan dezakegu erabilera publikoa edo pribatua eginez. Beste alde batetik, talde batean erabakiak era demokratiko batean hatzeak ahalbidetzen du, denen iritziak kontuan hartuz modu argi eta azkar batean lan egiteko aukera ematen du.
Bestalde, aurretik esan dugun bezala irakasleentzako ere oso erabilgarria den tresna bat izan daiteke. Esate baterako, irakasleen artean emango diren bilera egunak adosteko balio du baita gurasoen edo familien eta irakaslearen arteko bilerak planifikatzeko oso egokia da. Irakasleak eta umeen tutoreak guraso asko dituzte batzartu ahal izateko, hori dela eta, doodlearen bitartez irakaslearen egun libreak agertuko dira eta gurasoak aukera horietatik bat hautatuko dute, horrela, egun horretan gurasoak eta irakasleak modu zuzen batean geratu ahal dira, ikasleak alde batera utzita. Aipatzekoa da, azkenean gurasoren bat egun horretan joan ezin bada, geldigune hori deuseztatzeko aukera duela.
NIRE SYMBALOO: Itsasne Lamikiz
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina